AGN-H nahasteari buruzko hitzaldia izango da bihar, Brankan

Baleike 2015ko urr. 27a, 08:50

AGN-H nahaste neuro-biologikoari buruzko hitzaldia egingo da bihar, asteazkena, Branka eraikineko areto handian. 18:30etik 20:30era bitartean egingo da eta sarrera doan izango da. Lekuak mugatuak dira. Informazio gehiagorako 943862200 telefonora deitu daiteke. 

AGN-H jatorri neuro-biologikoa duen nahastea da, hiru sintoma ezberdinekin ager daitekeena: arreta falta, hiperaktibitatea eta inpulsibitatea. Haur eta gazte-biztanleriaren % 3-7-ari eragiten dio.

Brankan egingo den tailerrean honako galdera hauei erantzuna aurkitzeko parada izango da:

  • Noiz hasi behar dut kezkatzen?
  • Zer egin dezaket?
  • Badaukat diagnostikoa, orain zer?
  • Nola lagundu diezaioket egunerokotasunean?

Nahaste honen informazio gehiago Adahigi elkartearen webean aurkituko duzue.