Siriako errefuxiatuei harrera egiteko taldearen bilera bihar arratsaldean

Baleike 2015ko urr. 26a, 12:14

Hilaren 15ean egin zen bilerari jarraipena eman nahi dio Zumaiako herritar taldeak bihar arratsaldean egingo den bileran. Alondegiko lehenengo solairuan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Taldearen asmoa etor litezkeen errefuxiatuengana gerturatu eta herrian integratzeko bidean laguntzea denez, bileran herriko boluntarioen datu-basea egiteko aukera aztertuko da, eta herritar sare bat sortzeko zer urrats egin litezkeen ere eztabaidatuko da.
Antolatzaileek jendea bilerara azaltzeko deialdia zabaldu nahi dute. "Zer eskainia duzula pentsatzen baduzu, gauzarik txikiena izanda ere, etorri. Izan ere, ale askok mordo handia egiten dute".