Inda-Mendi goiz bueltetara itzuli da

Baleike 2015ko urr. 26a, 09:30

Asteburu honetan izandako ordu aldaketaren ondoren, Inda-Mendik amaitutzat ematen ditu egun osoko mendi irteerak (urteko azkenekoa izan ezik) eta berriro goiz bueltetara itzuliko da, umeek mendiaz gozatzeko aproposak direnak. Igande honetan Azkoitia ingurura joango dira.

Hilaren 1eko irteera Madarixatik aterako da, Kakueta (927 metro) mendia igo eta Azkoitiara jaitsiko dira. Beti bezala, irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak ohikoak izango dira: helduak 6€ eta umeak 4€.