Ampo txirrindulari taldeak arraunean eginez jarri dio amaiera denboraldiari

Baleike 2015ko urr. 18a, 15:48

Zumaian izan ziren larunbatean Ampo txirrindulari taldeko ziklistak, zuzendariak eta gainontzeko kideak, Telmo Deun arraun elkarteak utzitako traineruan arraunean eginez denboraldiari agur esateko. Aitor Olaziregi zumaiarra da tartean.

Afizionatu mailako onenetatakoa izan da aurten Goierriko taldea. Hamalau garaipen lortu dituzte Aitor Gonzalez, Peio Goikoetxea, Mikel Elortza eta Aitor Olaziregiren artean. Olaziregik 23 urtez azpikoen Euskadiko Erlojupeko Txapelketa irabazi du, eta Gipuzkoako txapeldunorde izan da. 2016an aldaketa asko egingo omen dituzte taldean, baina Aitor Olaziregik han jarraituko du.