Zozkatu ditugu 'Txanogorritxo' haur antzerkirako sarrerak

Baleike 2015ko urr. 9a, 11:09

Igandeko 'Txanogorritxo' antzezlana ikusteko Udal Kultura Sailak emandako lau lagunentzako bina sarrera genituen Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Sarituak honakoak dira:  Imanol Manterola eta Aloña Zubimendi Zialtzeta eguerdiko 12:00etako saiorako eta Maite Egaña eta Igor Albizu Florez 16:30eko saiorako. Zorionak! Aita Mari aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak zain.

Besteoi gogoratu sarrerak salgai daudela turismo bulegoan, 3 euroan; 2 euroan Aita Mari lagun txartelarekin.