Zumaiako Berdintasun Mapa osatzeko saioak egingo dira urrian

Baleike 2015ko urr. 7a, 11:10

Herriko Berdintasun Mapa osatu nahi du Udalak, eta horretarako zenbait bilera egingo dira urrian zehar herritarrekin.

Ekimenak bi helburu ditu: alde batetik, hirigintzako lanetan genero ikuspegia txertatzea; bestetik, herritarren eguneroko bizitza erdigunean jarriko duen mapa kolektiboa osatzea guztion artean. 

Mapa osatzeko, bilerak egingo dira herriko hainbat kolektiborekin.

Lehen saioa adineko zumaiarrekin egingo da, urriaren 16an, 10:30etik aurrera, Hogarrean. Urriaren 19an eta 26an egingo dira hurrengo bi bilerak, emakumeei zuzenduta, Alondegian (18:00etan). Azken saioa gizonentzat izango da, urriaren 28an (Alondegian, 18:00etan)

Gainera, herriko ikastetxeetan ere landuko dute gaia urrian zehar.