Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera egingo da gaur Alondegian

Baleike 2015ko urr. 7a, 09:26

Azken urteetan Udalak beregain hartu du Gabonetako ekitaldiak antolatzeko lana, eta horretarako herriko talde eta herritarren laguntza izan du. Aurtengo urte amaierako jaiak antolatzeko bilera bat deitu du Udalak. Bilera hau gaur izango da, 19:00etan, Alondegian. 

Udalaren baliabideez eta norbanakoen lankidetzaz aparte, iaz elkarteren batek ekitaldiok antolatu eta koordinatzeko ardura hartzea beharrezkoa zela ikusi zen; aurten ere horrela ikusten da. Elkarte horrek lan horren truke diru laguntza bat jasoko luke. 

Guzti hau zehazteko, kultur arlotik bilera ireki batera deitu nahi da ardura hori beregain hartzeko interesa eduki dezaketen herriko talde eta elkarteak. Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia kultur etxera jo dezake: 943861056 / kultura@zumaia.eus.