Berdintasun Foroaren eskertza Emakume Mundu Martxan parte hartu zutenei

Baleike 2015ko urr. 5a, 14:26

Zumaiako Berdintasun Foroak eskerrak eman nahi dizkie Emakumeen Mundu Martxa antolatzen aritu diren guztiei. Bereziki egun horretan parte hartu zuten Zumaiako trikitilariei, Astindu dantza taldeari, Zumba taldeari, Zarauzko batukadari eta afrikar elkarteko emakumeei. "Eskerrik asko egun hori giro ederrean joan zedin emandako laguntzagatik".

Emakumeen Mundu Martxa Zumaiatik pasatzeko laguntza eman duten norbanako guztiak ere eskertu nahi ditu Berdintasun Foroak. Eta, nola ez, pasatu den ostegunean, martxa herrian izan zenean parte hartu zuten herritarrei ere esker ona adierazi nahi die.