Agustin Aizpuruak Lanzaroteko itsas zeharkaldian garaipena lortu du beteranoen mailan

Baleike 2015ko urr. 4a, 14:45

Taosa igeriketa taldeko kideek denboraldia bukatzeko beste emaitza bikain bat izan dute, Agustin Aizpuruak Lanzaroten egiten den Travesia del Rion bere kategoriako lehenengo postua lortu baitu. 

Zeharkaldiak 2,6 kilometroko luzera du eta La Graciosa irla eta Lanzarote artean jokatzen da. Zeharkaldiaren gogortasun nagusia bertan diren korronte gogorrak izaten dira.
 
Agustinek 38 minutu eta 26 segundoko denbora behar izan du irla arteko distantzia betetzeko eta ondorioz Master H taldean lehenengo postua lortu du.