'Nork zaintzen du nor?' ikastaroan izena emateko azken egunak

Baleike 2015ko ira. 30a, 16:22

Ezintasunen bat duten pertsonen zaindariei zuzendutako ikastaroa da. Hemen xehetasunak:

Ikastaroa: Nork zaintzen du nor?

Egunak: urriak 7, 14, 21 eta 28; azaroak 4, 11, 18 eta 25; abenduak 2, 9 eta 16.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
Tokia: Alondegia (Moila gela)
Hizkuntza: gaztelaniaz.
Prezioa: 10 euro.
Izena emateko epea: urriak 1, Alondegian, Berdintasun eta gazteria sailean. 

Guztiok behar ditugu zaintzak, bizitzaren etapa desberdinetan. Menpekotasuna duten pertsonen zaintza, sozialki, familien esku utzi da, eta horien baitan, emakumeengan.

Azken bi hamarkadetan, feminismoak garrantzi handia eman dio zaintzari. Zaintzari buruz hitz egitea da bizitzaren sostengarritasunaren inguruan hitz egitea, hau da, nola antolatzen den gizartea, zein babes jasotzen duen gobernuko erakundeetatik, pertsonen oinarrizko beharrak eta etorkizunak bermatzeko.

Bi norabidetan lan egingo dugu:

-Kontzientzia hartu.
-Norberaren zaintza.

Helburuak: 

-Genero sistema ezagutu eta ulertu, eta gure izaera femeninoa eraiki.
-Barneratutako zaintzaren eta bere ondorioen inguruko rolak, estereotipoak, sinesmenak eta ereduak aztertu.
-Ereduak malgutu: berezko zaintzarako formulak aurkitu, ahalduntzetik eta norberaren koherentziatik.
-Babes emozionalerako gunea ahalbidetu.
-Zaintzeko beharraz kontzientziatu, eta estrategiak garatu hobeto sentitzeko eta bizi kalitatea hobetzeko.

Irakaslea: Pepa Bojó