Sintrako txapelketan hartuko du parte Alex Urangak

Baleike 2015ko ira. 22a, 12:13

Munduko bodyboard zirkuituko zazpigarren proba hasi da Sintran (Portugal). Alex Uranga 15. postuan dago sailkapen nagusian, eta Portugalen saiatuko da koska batzuk gora egiten. Hirugarren errondan sartuko da Alex lehiara. Txapelketa Internet bidez zuzenean ikus daiteke.