L'Escalan kantatuko du asteburuan Beheko Plaza abesbatzak

Baleike 2015ko ira. 18a, 10:54
Beheko Plaza abesbatza Katalunian izango da asteburuan. Argazkia: Javier Carballo

Gironako L'Escala herrirantz abiatu dira gaur goizean Beheko Plaza abesbatzako kideak, asteburuan ospatuko den Festa de la Sal-en egingo baitute kantuan.

Larunbatean kalez kale eta tabernaz taberna –Cercabars deitzen diote Katalunian– ibiliko dira kantuan Besaingo Nahia dantza taldearekin batera; eta igandean L'Escalako Cor Indikarekin kontzertua eskainiko dute, harreman truke modura.