Eskualdeko enpresek diru-laguntzak jasoko dituzte langabetuak kontratatzeko

Baleike 2015ko ira. 17a, 15:03

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko. Diru-laguntza programa hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.

Diru-laguntza deialdi honen bidez, enplegurako politika aktiboak indartu nahi dira, bereziki erreparatuz gazteen eta gizatalde berezien enpleguari, eta, ondorioz, diru-laguntzak emango dira eskualdeko enpresa txiki eta ertainek langabeak kontratatzea sustatzeko.

Kontratuek gutxienez 6 hilabetekoak izan behar dute eta 2015eko irailaren 1etik aurrera egin behar dira.

Diru-laguntzak izango dira gehienez ere 6.000,00 eurokoak, 6 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuentzat.

Eskabideak egin behar dira Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Eskabideak egiteko epea hasiko da 2015eko irailaren 1ean.

Bete behar diren baldintzak, prozedura eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.

Oinarriak argitaratu dira GAOn 2015-08-21n, 159. zenbakian.