Haurrentzako doako tailerra antolatu du Algorrik Olarro Egunean

Baleike 2015ko ira. 17a, 12:13

Larunbat honetan, irailaren 19an, Olarro Egunarekin bat eginaz, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerra antolatuko da Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintza goizeko 11:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da. Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, interpretazio zentrora bertaratuz (Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia), e-posta bat idatziz (info@algorri.eu) edota telefonora deituz (943 143100).