Astigarra Quintett taldearen kontzertua izango da igandean komentuan

Baleike 2015ko ira. 17a, 10:18

Mozart, Beethoven eta Vanhal konposatzaileen obrak entzuteko aukera izango da igandean, 19:00etatik aurrera Komentuan, Astigarra Quintett taldearen eskutik. 

Astigarra Quintett sortu berri den taldea da. Bertan profesionalak eta maila altuko ikasleak elkartzen dira ganbara musikaz gozatzeko. Bere kontzertuetan instrumentu konbinazio desberdinak erabiltzen ditu errepertorio anitza eta interesgarria  publikoari eskaintzeko.

Taldea Ainara Galarzak, Hondarribiko Musika Eskolako flauta irakaslea, Juan Mari Ruizek, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko oboe irakaslea, Ane Ruizek, Euskadiko Gazte Orkestrako kidea, Uxue Villoriak, Euskadiko Ikasleagoaren Orkestrako kidea, eta Tomás Rutik, Euskadiko Orkestrako fagotistak osatzen dute.

Egitaraua

Quartett K. 370 - W.A. Mozart

     Allegro – Adagio – Rondo

Trio Op. 87 - L.v. Beethoven

     Allegro – Adagio Cantabile – Menuetto – Finale

Là ci darem la mano-ri buruzko bariaketak - L.v. Beethoven

Divertimento - J.B. Vanhal

     Cantabile – Menuetto – Allegro