20.000 brotxeta inguru banatuko dira larunbatean Olarro Egunean

Baleike 2015ko ira. 17a, 09:44

Ia tona bat olagarro erabiliko da larunbatean Olarro Eguneko txosnetan, herri bazkarian eta lehiaketa gastronomikoan. Kopuru handiena brotxetak prestatzera bideratuko da, egunean zehar 20.000 olagarro brotxeta inguru banatuko baitira txosnetan. 

Brotxeta hauek prestatzeko egositako 850 kilo olagarro erabiliko dira. Beste 125 kilo, gordina edo freskua, herri bazkarian zerbitzatuko den olagarro patatak edo paella prestatzeko erabili da. Lehiaketa gastronomikoko jakiak prestatzeko ere banatuko da olagarro freskoa. Bestetik, 8 kilo olagarro lehor olagarro zopa prestatzeko erabiliko da. Antolatzaileen ustetan 20 bat litro zopa prestatuko dira gero txosnetan emango dena. 

Txosnak eta herri bazkaria

Zortzi izango dira herriko leku desberdinetan jarriko diren txosnak, iaz baino bat gehiago: zortzigarren txosna arranpla parean kokatuko da. Hauek kudeatzen herriko bederatzi elkarte arituko dira. Horiez gain, hamargarren bat herri bazkaria zerbitzatzeaz arduratuko da. 

Gernika parkea 1 (brotxetak goizez): Zaldi elkartea.

Gernika parkea 2 (brotxetak goizez): Pilota taldea.

Eusebio Gurrutxaga (brotxetak goizez): San Pedro Abesbatza.

Eusebio Gurrutxaga (brotxetak arratsaldez): Darahli.

Zuloaga plaza (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Arraun Elkartea.

Erribera kalea (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Olarru-sub.

Alondegia (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Presoen lagunak.

Amaiako plaza (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Jakintza.

Arranpla (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Lourdeseko ospitalidadea.

Bazkari herrikoia: Pulpo K.E. 

Herri bazkaria Eusebio Gurrutxaga plazan jarriko den karpan izango da. Bazkarirako txartelak turismo bulegoan daude salgai 8 euroan helduentzat eta 5 euroan haurrentzat. Zapiak eta kamisetak ere bertan daude salgai.

Olarro Eguneko egitaraua

Irailak 18, Kofradian.
19:30ean Olagarro sukaldaritza erakustaldia.

OLARRO EGUNA, irailak 19

· Goiz partean XI. argazki rallya. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era.

· 09:00etan diana txistulariekin.

· 09:30etik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: lehiaketa gastronomikoa, herriko elkarte eta koadrilen artean.

· 09:45ean Dinbi Banda batukada taldea kaleetan zehar.

· 10:00etan hasita haur eta gaztetxoentzat jolasak. Arranpla parean piraguak eta uretako jolasak eta Gernika parkean zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea… Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.

· 10:30etik 14:30era Amaiako plazan, elikagaien azoka, jaki eta edari dastaketarekin.

· 11:00etatik 13:00etara, Algorri Ezagutza Etxean 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.

· 11:00etan koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko IX. Bandera, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga.

· 11:00etatik 14:00etara atea zabalik Kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.

· 11:15ean hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.

· 12:00etan The Derty Gerties talde irlandarraren saioak herrian zehar.

· 13:00etan Lehiaketa Gastronomikoko epaia eta sari-banaketa.

· Goiz partean, olagarro-zopa eta brotxetak txosnetan.

· 14:30ean herri bazkaria, Eusebio Gurrutxaga plazan.

· 17:00etatik 20:00etara atea zabalik Kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.

· 18:00etan The Derty Gerties taldearen saioak herrian zehar.

· 18:30etik aurrera txosnetan olagarro-brotxetak eta edariak

· 19:30ean Kofradian, Olarro Eguneko IX. Bandera emango da.

· Jarraian, Kofradian Obaneuke taldearen lehen saioa gaztetxoenentzat.

· 22:30ean erromeria Obaneuke taldearekin.