Algorri taldeak Valentziarako bidaia antolatu du, Levante-Real partida ikusteko

Baleike 2015ko ira. 16a, 21:35
Algorri taldeko kideak Sevillara egindako irteeran.

Realaren aldeko Algorri taldeak denboraldian pare bat irteera antolatzen ditu bere taldeak Anoetatik kanpo ikusteko. Urriaren amaieran Valentziara joango dira taldekideak Levante-Real Sociedad partida ikustera.

Urriaren 23 (ostirala) gauan aterako dira Zumaiatik. Itzulerako bidaia urriaren 25ko eguerdian edota partida ostean izango da. Prezioa 90 euro izango da, sarrera aparte, eta diru kopuru horren barruan autobuseko bidaia, hoteleko gau bat eta larunbat eta igande goizetako gosariak sartzen dira. 

Bidaiaren inguruan informatzeko Garoa tabernara joan daiteke, 625702004 (Ion) telefonora deitu edo algorritaldea@gmail.com helbidera idatzi.