Musika Eskolako ikastaro trinkoetarako izen-ematea astelehenean zabalduko da

Baleike 2015ko ira. 16a, 15:02

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa amaituta, orain ikastaro trinkoetarako izen-ematea zabalduko da. Hilaren 21etik 25era izango da epea zabalik, 17:30etik 19:30era Ubillos jauregiko bulegoan. 

Orain eskeiniko dituzten ikastaroak sabel dantza eta antzerkia izango dira. Ikastaro hauek urritik maiatzera bitartean izango dira.

Urtarriletik aurrera beste ikastaro batzuk eskeiniko dituzte: dantza klasikoa, garaikidea, afrikarra, informatika musikala, D.J ikastaroa, solfeo helduentzat, txalaparta eta dultzaina.  Hauek 3, 6 edota 15 ordukoak izango dira.