Enpresa txikiei zuzendutako Mikropreben programa jarri du abian Udal Elkarteak

Baleike 2015ko ira. 14a, 21:10

Urola Kosta Udal Elkarteak Mikropreben programaren bosgarren edizioa antolatu du. Programa hori da eskualdeko enpresa txikiei laneko arriskuen prebentzioan prestakuntza eta prebenitzeko planak lantzen eta ezartzen laguntzeko.

Gutxienez pertsona bat kontratatua duen enpresak 31/1995 Legea bete behar du. Prebentzioa antolatzeko, ordea, aukera ezberdinak daude, Urola Kostako Udal Elkarteak mikroenpresen (10 langile arte) enpresaburuak prebentzioa kudeatu eta beregain hartzeko laguntza emango du, koste gehigarririk gabe. 

Programa honetan, batetik, prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko da eta, bestetik, enpresa txikiei egokituta dokumentazioa garatzen lagundu da, ulerterraza eta aplikagarria.  Orain arte parte hartu duten enpresen hitzetan “programa oso praktikoa eta lagungarria, nire beharretara egokitutakoa”. Eskualdeko enpresentzat %100 finantzatuta dago (%50 Europako Gizarte Funtsak-FSE finantzatua)

Informazioa eta izen-ematea (irailak 18 arte): 943 890808 edo enpresa@urolakosta.org (Rakel).