Triatloi Taldeak eskerrak luzatzen dizkie antolakuntzan lagundu zioten boluntarioei

Baleike 2015ko ira. 14a, 14:33

"Lanaren ondoren emaitzak etortzen dira eta hori ez zen posible izango lagundu ziguten boluntariorik gabe", diote Zumaiako Triatloi Taldeko kideek pasa den larunbateko probak antolatzen aritu ziren boluntarioei eskerrak emateko igorri duten ohar batean.

 

Zumaiko Triatloi Taldea oso pozik dago larunbateko probarekin eta horretan zer ikusi handia dute boluntarioek, beraien esanetan. "Ahalegin guztiak egin zituzten herriko taldeak daude: Redymar, Itxas-Gain, Olarru-sub eta Taosako kideak, ura zaintzen egon zirenak; Txirrindulari Taldeko eta Sastrakas Mountain Bike taldekoak errepidean; Ludotekako langileak eta Telmo Deun Arraun Elkarteko kideak, beraien instalazioak utzi zizkigutenak".

Larunbatean izandako argazkietan jaso dituzten argazkilariei ere eskerrak luzatzen dizkiete: "Ane Azkue, Idurre Lazkano, Alaitz Osam Ander Elexpurua, Urko Ortega, Nuria, GD, Juan Mª Amenabar Otola eta Bittor Mutiozabal. Irudi horiei esker une horiek gogoratuko ditugu berriro".  

Ivan Llavori eta Felix Aizpurua gogotan dituzte. Lehena "musikarekin pozten saiatzeagatik" eta bigarrena "zazpi orduz ahotsa jartzeagatik". 

"Mila esker denori. Boluntario hauen lan eskergatik izango ez balitz, hau ez litzateke posible izango. Eta ez litzate posible izango hau dena zuzentzen duen pertsonarengatik izango ez balitz: taldeko presidente Andoni Agirre".