Buruz buruko 11. txapela irabazi du Goikoetxeak

Baleike 2015ko ira. 13a, 22:26

Oraindik ere onena dela erakutsi du Iñaki Osa Goikoetxeak gaur Bilboko Deportivon Egigurenen aurka jokatu duen buruz buruko txapelketako finalean. 

Lehen jokoan Egiguren saiatu da Goikoetxea estutzen, baina 12-7 nagusitu da zumaiarra. Bigarrenean jaun eta jabe izan da Goikoetxea, 12-1 irabazi duelarik. Gaurko garaipenarekin dagoeneko 11 dira bere kirol ibilbidean lortu dituen buruz buruko txapelak.