Buruz-buruko finala jokatuko du Goikoetxeak, Egigurenen aurka

Baleike 2015ko ira. 12a, 19:35

Finalaurrekoetan Erikek eta Olharanek ez dute ezustekoa emateko aukerarik izan eta bihar bi txapeldun handik jokatuko dute Banakako Txapelketako finala, Bilbon (18:00etan).

Ostiral gauean jokatu dira bi finalaurrekoak, Bilboko Deportivon. Lehen partidan Mikel Egigurenek (iazko txapelduna) ez zuen aparteko arazorik izan Oiharani irabazteko. Lehen jokoa 12-8 irabazi zuen, eta bigarrena 12-5. Bigarren finalaurrekoan Erik mutrikuarra izan zuen aurkari Iñaki Osa Goikoetxeak. Lehen jokoa nahikoa parekatua izan zen eta 12-9 irabazi zuen Goikok. bigarrenean, ordea, zumaiarrak garbi utzi zuen ez zaiola zestan ahaztu eta 12-1 irabazi zuen. Buruz-buruko 11. txapela irabazteko aukera du bihar Goikoetxeak.