Play offera joateko autobusak jarriko ditu Arraun Elkarteak

Baleike 2015ko ira. 11a, 14:00

Irailaren 19an Bermeon eta 20an Bilbon. Bi egun eta bi leku horietan jokatuko dira San Miguel ligara igotzeko sailkatze estropadak. Telmo Deun arraun elkarteak autobusak jarriko ditu zaletuak bi herri horietara eramateko. 

Bermeora joateko autobusa 15:30ean aterako da eta itzulerako ordua 19:45ak izango da. Bilborakoa, berriz, goizeko 9:30ean aterako da eta 14:00etan itzuliko da. 

Autobuseko txartelak Idoia, Trapaia eta Ttakun tabernetan daude salgai 5 euroan bazkide eta umeentzat eta 10 euroan helduentzako.