Dena prest Hungarian onena emateko

Baleike 2015ko ira. 11a, 13:33

Xabier Osak atzo amaitu zituen Mundialeko bere probak eta balantzea bikaina da: zilarrezko domina bakarkakoan eta urrea bikoan. Orain klubeko gazteen ordua heldu da. Irati Osak eta Ainhoa Hidalgok bihar dute bere proba eta Unai Gerekak eta Imanol Barruetabeñak igandean, biak ere goizeko 9:00etatik aurrera. Sentsazio onekin entrenatu dutela azaldu du imanolek Gyorretik eta baita argazki hau bidali ere. Aurrez esan bezala, probak zuzenean jarraitzeko aukera izango da baleike.eus web gunean.