Itzurun Acoustic Connection taldearen kontzertua, gaur, Itzurun tabernan

Baleike 2015ko ira. 11a, 11:07

Kontzertu bitxia entzuteko aukera izango da gaur, 20:00etan, itzurun tabernan. Bitxia eta, aldi berean, errepikaezina izatea daitekeena, taldekideen esanetan. Ordu horretan hasiko da Itzurun Acoustic Connection taldearen kontzertua. 

Jatorri anitza duten lau musikarik osatzen dute taldea. Elisa Maitea Olaizola (ahotsa eta gitarra) euskaldun-italiarra da, Giovanni Zanon (gitarra akustikoa) Zumaian bizi den italiarra, Ales Gorriti (baxua) euskalduna eta Alex Milovanivic (bateria eta perkusioa) Serbian jaio eta Zumaian bizi dena.

Giovannik eman digu gaurko kontzerturako elkartu den taldearen berri: "Elisa Maitea Olaizola Iñaki Olaizola Largoren alaba da. Urte batzuk daramatza abesten Italian eta zenbait talde eta lehiaketatan hartu du parte. 2015. urte honetan abesti eta bideo propio bat argitaratu du, gorantz datorren rapper batekin kolaboratu du eta haren bideo batean ere agertu da. Badirudi Italiako musika panoraman mugitzen hasia dela".

Abuztuan Italian kolaboratu zuten Giovannik eta Elisak. "Lau musikarik errepertorio akustuko bat prestatu genuen berekin eta asko gustatu ziren bi kontzertu eman genituen. Orain Elisa Zumaian da oporretan eta esperientzia errepikatzea pentsatu genuen beste bi musikarirekin". Hor sartzen dire Ales Gorriti eta Alex Milovanivic. 

Errepertorioa anitza dela adierazi digu gitarrajoleak, "70. hamarkadako piezetatik gaur egunekoetara. Denak bertsio akustikoak dira, lasaiak, 'acoustic lounge' bezala ezagutzen den estilokoak. Itzurungo terrazan edari bat hartzen une lasai bat egoteko modukoa".