Herriko haurrentzat amaitu da uda

Baleike 2015ko ira. 9a, 13:41

Hasi da dagoeneko 2015-2016 ikasturtea herriko eskoletan. Batzuk gustura bueltatu dira ikasgeletara, lagunekin berriro topo egiteko edo lagun berriak egiteko; beste asko, aldiz, ez hain poziketa ziur aski izango zen eskolara bueltatzeko gogorik ez zuena. Urduritasunak ere izango dira lehen egun hauetan: urte berria, kurtso berria. Eguraldi onak jarraitzen badu ere, udako hondartza egunak iraganean geratu dira.