Prestakuntza programa jarri du abian Udal Elkarteak galdaragintzako sektorearentzat

Baleike 2015ko ira. 9a, 12:43

Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat prestakuntza-ikastaro jarriko ditu abian irailean eskualdeko galdaragintza sektoreko enpresentzat. Ikastaro horien helburua da informazio-saioak eta soldadura sektorearen inguruko prestakuntza ematea.

Enpresentzat, langileen formazioa kudeatzea eginkizun korapilotsua izan daiteke. Hori dela eta, beharrezkoa da enpresen premiei erantzungo dieten ikastaro eta saio zehatzak eskaintzea. Helburu horrekin, galdaragintza eta soldaduraren arloko lau ikastaro labur eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak irailean zehar. Hona hemen ikastaroen izenburu eta edukiak:

Soldaduran kudeaketa dokumentala (SKD) - Irailak 17

Entsegu ez-suntsikorrak. Ikuskapen bisuala (IB) - Irailak 15

Entsegu ez-suntsikorrak. Likido sarkorren proben hastapenak (LSPH) - Irailak 22

Metrologia (M) - Irailak 29

Prestakuntza eta jardunaldi saioak Zumaiako Soldadura Zentroan egingo dira 13:30etik 17:30era.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA (Maribi Ugalde edo Idoia Etxarri)

943 89 08 08 edo enpresa@urolakosta.org

Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du.