UCC taldeak bere 25. urteurrena ospatuko du larunbatean Uxategiko lokalean

Baleike 2015ko ira. 9a, 09:07

Scalextric bezala ezagunagoak diren kotxe txikiekin aritzen den UCC taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurren hori larunbat honetan ospatuko dute Uxategian (Arritokietako ermita azpian) duen lokalean. Eguneko ekitaldietan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko. 

Egunean zehar egingo diren lasterketetan parte hartzeko plazak 25 lagunetara mugatuko da. Interesatuek urolacostaclub@gmail.com helbidera idatzi edo 636083221 telefonora deitu beharko dute osteguna (irailak 10) baino lehen. Prezioa 10 euro izango da, mokadua barne. 

Eguneko egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da ate irekiekin. Ondoren, 11:30ean, hasiko dira lehen lasterketak Exin kotxe klasikoekin. Egunean zehar lasterketa gehiago izango dira GPL, Cartrix eta Formula 1 motako kotxe txikiekin. Ospakizunak gaueko 9etan amaituko dira.