Emaitza onak lortu ditu Itxas-Gainek Espainiako itsas kayak txapelketan

Baleike 2015ko ira. 8a, 16:27

Asteburuan jokatu da Espainiako itsas kayak txapelketa, Cartagenan. Zilarrezko bi domina lortu ditu Itxas-Gainek.

Hauek emaitzak: Jubenil mailan, Kepa Txapartegi bigarren izan da; infantiletan, Imanol Txapartegi seigarren sailkatu da; beteranoen artean, Vicente Royo eta Raul Moreno bigarren izan dira 35-39 urte arteko mailan; eta Carmelo Txapartegi eta Javier Solozabal laugarren 50 eta 54 urte arteko mailan.