Haurrentzako mendi irteera antolatu du Inda-Mendik larunbat honetarako

Baleike 2015ko ira. 7a, 11:05

Larunbat honetan, hilak 12, urtero egiten den bezela, umeentzako eta egun guztirako, ibilbide bat prestatu du Inda-Mendi bazkunak. Oraingo honetan Aralar aldera joateko asmoa dute.

Urkillaga-Lareo-Lizarrusti ibilbidea egingo dute. Irteera goizeko 7.30tan izango da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izen emateak goiko estankoan (943860357) egingo dira ostirala baino lehen eta prezioak honakoak izango dira: 12€ helduentzat eta 6€ umeentzat. Animatu aukera paregabea dago gure inguru ederrenetariko bat ezagutzeko.