Antonio Truebaren Salbea abestuko da gaur, Arritokietako bederatziurrenaren amaieran

Baleike 2015ko ira. 7a, 10:43

Antonio Trueba zumaiarrak konposatutako Salbea abestuta amaituko da gaur Arritokietako bederatziurrena. Elizkizuna 18:45ean hasiko da eta 19:25ak aldera hasiko dira San Pedro Abesbatzako kideak konposizioa abesten. 

Truebak (Zumaia, 1855 - Bilbo, 1944) 1885. urtean idatzi zuen salbe hau Zumaian garai hartan gertatu zen kolera epidemiaren ondoren. Pieza hau urtero abesten da Arritokietan, irailaren 7an, bertako bederatziurrenaren amaieran. Hil zen arte, konposatzaile berak jo zuen organoa eta ondoren bere seme Jose Truebak hartu zuen lekukoa.