'Zipi & Zape 2' pelikularen grabaketa lanak egingo dira astelehenean Itzurunen

Baleike 2015ko ira. 4a, 11:39

2013an estreinatu zen 'Zipi & Zape eta Kaniken Kluba' pelikula. Izandako arrakastaren ondorioz, bigarren parte bat grabatzen ari dira orain. Amaiera Zumaian, Itzurun hondartzan, grabatuko dute astelehen honetan eta, hori dela-eta, hondartzaren zati bat itxita egongo da. 

Grabaketak astelehenean, egun osoan, egingo dira, herriko leku desberdinetan. Goizean, 8:00etatik 14:00etara bitartean San Telmo ermitatik Algorriko punta bitartean izango dira; gehien bat Itsas-ondo etxe inguruan ibiliko dira. Hiru minutuko grabaketak egingo dituzte baina denbora hori pasatu ostean jendeari pasatzen utziko diete.

Arratsaldean, marea baxua aprobetxatuko dute eta Santelmopean jarraituko dute lanean. 15:00etatik 20:00ak bitartean egingo dituzte grabaketak, eta tarte horretan Itzurungo alde hori itxita izango da.

Bukatzeko, berriro goizeko lekura itzuliko dira, San Telmo aldera, eta azken grabaketak egingo dituzte.

Egun horretan, Hondar-gaingo biribilguneko aparkalekuetan ezingo da kotxea utzi.