1950. urteko kintoen bazkaria

1950eko kintoak 2015ko ira. 3a, 14:25

Datorren larunbatean, irailak 12, 1950. urtean jaiotakoek 65. urteurrena ospatuko dute elkarrekin, Kirol Portuko Algorri jatetxean bazkalduz , musika eta kantak lagun dituztela. Aspaldian elkartu ez direnentzat egun pasa ederra benetan. Izango dute zer entzun eta zer kontatua.

Erribera kalean elkartuko dira eguerdiko ordubatak aldera. Egun pasaren prezioa 60 eurokoa. Laboral Kutxako 3035-0037-47-0371045921 kontuan sartu behar da dirua, norberaren izen abizenak aipatuz.