Inpernupek bere 29. urteurrena ospatuko du abuztuaren 9an

Baleike 2015ko abu. 2a, 12:42

'Zarrailarik ez duena ezin da itxi' lelopean ospatuko du Inpernupek bere 29. urteurrena, Espainiako Auzitegi Gorenak agindutako itxiera eta konfiskazioaren meatxupean. Datorren igandean, abuztuaren 9an, izango dira ospakizunak, Erribera kalean.

Goiz partean trikitilariak eta jolasak izango dira, besteak beste. Eguerdian, 13:00etan, kontzentrazioa eta adierazpena izango dira eta ondoren herri bazkaria. Menua: zizka mizkak, marmitakoa eta postrea. Inpernupeko bazkide eta ez bazkideentzat zabalik dago bazkaria eta izenak tabernan bertan emango dira. Prezioa: 10 euro.

Arratsaldean pintxoak eta txotxa izango dira eta amaitzeko Voltaia eta Deiadar taldeen kontzertua.