Arrauna

Getariak irabazi du Zumaiako Ikurriña

Baleike 2015ko uzt. 26a, 10:10

Getariak irabazi du Zumaiako estropada, eta lidertza sendotu du KAE1 Ligan. Zumaia bosgarren izan zen. Euskotren Ligan, San Juanek irabazi zuen Nojako bandera, Zumaiari segundo erdiko tartea aterata. Hemen dauzkazue emaitza guztiak eta Zumaian ateratako argazki bilduma.

Broma gutxitarako zegoen atzo itsasoa. Pare bat metroko olatuak eta haizea zakar mendebaldetik, baldintza gogorretan egin behar izan zuten arraunean atzo Zumaian lehiatu ziren traineruak. Gogorrena, Gipuzkoako Ligako emakumeei egokitu zitzaien. Zarautz-Getariak lortu zuen garaipena, Donostiarra, Hernani, Oiartzun eta Colindresen aurretik.

KAE1 Ligako estropada jokatu zen ondoren. Goizak aurrera egin ahala, haizea apaldu eta olatu garbiagoa aurkitu zuten traineruek. Getaria, Ondarroa, Deustu-Bilbo eta Zumaia aritu ziren hirugarren txandan, bigarrenean Lekittarrak ezarritako denbora gainditzeko erronkarekin. Laugarren kaletik, Getaria moldatu zen ondoen trabeskako olatuan. Ondarroarentzat izan zen bigarren postua, Lekittarrarentzat hirugarren denborarik onena, eta jarraian Deustu-Bilbo eta Zumaia. Emaitza hauekin, Getariak eta Ondarroak abantaila areagotu egin dute sailkapen nagusiko lehen bi postuetan. Zumaiak orain zortzi puntura dauka igoerako kanporaketa.

Arratsaldean ere estropada izan zen Zumaian, KAE2 Ligako. Castrok lortu zuen garaipena, eta Zumaia B 12. sailkatu zen, Oiartzun eta Iberiaren aurretik.

Zumaiak Euskotren Ligako estropada izan zuen atzo arratsaldean Nojan. Segundo erdiko alde eskasagatik ezin izan zuen estropada irabazi. San Juanentzat izan zen bandera, eta berriro pasaitarrak dira sailkapen buruan. Gaur eguerdian izango dute kitarako aukera, Getxon.

Azkenik, beteranoak bigarren izan ziren Plentziako estropadan. Getxorentzat izan zen bandera.

Sailkapenak:

KAE1 Liga

KAE2 Liga

Euskotren Liga

Gipuzkoako Liga