Asto karrerak Narrondo auzoan

Baleike 2015ko uzt. 12a, 14:26

Narrondo auzoan ospatzen ari dira Kristobal Deunaren jaien baitan, gaur goizean asto karrerak jokatu dira. Saria, urdaiazpikoa.

Auzoko zortzi gazte aurkeztu dira lasterketan parte hartzera. Bidegorrian egokitutak zirkuitoan egin da proba eta astoak Gorritik utzitakoak izan dira. "Eskuarekin jo daiteke, baina beste zerbaitekin astoa jotzen duena, eliminado", utzi die gazteei argi astoen jabeak.

Parte hartzeko beharrezkoa zen kaskoa eramatea. Izan da laneko buzoarekin edo motorzalearen trajearen parte hartu duena, eta baita lurrean amaitu ere. Parte-hartzaileak bi txandatan banatu dira, eta bakoitzeko bi onenek hartu dute parte finalean. Amaieran, irabazlea Asier Mancisidor izan da. Berak eraman du etxera urdaiazpiko preziatua.