Artisauen lanak eta elikagaiak erosteko aukera dago Artisau azokan

Baleike 2015ko eka. 21a, 15:26

Urteroko legez, ekaineko hirugarren igandean, Artisau Azoka egiten ari da Zumaian, Eusebio Gurrutxaga plazan. Artisauen 16 postu eta elikagaien beste zortzi aurkituko dituzue plazan. Arratsaldean ere zabalik izango da, 17:00etatik 20:00etara.