Bertako hitzen bilketa egingo da Slow Astearen baitan

Baleike 2015ko mai. 26a, 14:09

Ekainaren 1etik 7ra bitartean egingo da aurten 'Zumaian, bertakoa' Slow astea. Hasteko, 'Zumaian, bertako hitzak' izeneko hitz bilketa egingo da bihar hasi eta ekainaren 2ra bitartean. Deialdian parte hartzen dutenak zozketa batean sartuko dira.

Herrietako hizkerak galtzen ari dira pixkanaka, baita Zumaian ere. Horregatik, geurea den altxor horri eusteko, Zumaiako hitz edo esapide bereziak identifikatzen laguntzeko deialdia egin da. Hitz edo esapide horiek Alondegia kultur etxean eta turismo bulegoan jarriko diren kaxa batzuetan utzi daitezke, norberaren izen-abizen, telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidearekin batera. Proposamenak turismoa@zumaia.eus helbidera bidaltzeko aukera ere izango da. Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitartean egingo da kanpaina hau.

Deialdi honetako parte-hartzaile guztien artean bi 'Slow, bertako menu' eta hamar 'Slow, bertako pintxo' zozkatuko dira. Zozketa ekainaren 3an, 19:00etan egingo da.