Zumaiako kultur talde eta elkarteen mapa sortu da

Baleike 2015ko mai. 25a, 14:13

Herriko kultur talde eta elkarteen argazki bat erakusteko asmoarekin, Zumaiako kultur eragileen mapa bat sortu da. Mapa hau dagoeneko jarri da Ignacio Zuloaga plazako panelean. 

Mapa hau Kultur mahaiaren kezka bat izan da eta emaitza udazkenean hasitako lan baten ondorioa da. Zuloaga plazan bakarrik ez, Alondegian ere jarriko da. Udalaren web gune berria egitean ere mapa hau eskegitzeko asmoa dago. Argazkiaz gain, taldeari buruzko informazioa eta harremanetarako bideak ere gehituko dira. Horretarako, elkarteen eta eragileen informazio bllketa laster burutuko da.