Zaintzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Berdintasun Sailak

Baleike 2015ko mai. 19a, 11:13

Zumaiako Udalak eta  Zumaiako Berdintasun  Foroak zaintzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Bertaratzen direnek Isabel Otxoak eta Asade elkarteko kideek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde planteatzen dituzten hausnarketak, ideak eta pentsatzeko eta ekintzarako estrategiak jasoko dituzte.

 

Antolatzaileen esanetan, "emakumeek, zaintzaile izateagatik, bere bizitzetan bere gain hartzen dituzten kostuak oso handiak dira, osasun ikuspegitik, bizi kalitatearen ikuspegitik, garapen profesional eta lanaren ikuspegitik, harreman sozialen ikuspegitik, baliabide ekonomikoen ikuspegitik, eta berezko denboraren ikuspegitik".

Saioak maiatzaren 28an eta 29an egingo dira Branka eraikinean 18:00etatik aurrera. Saioak honakoak izango dira:

Maiatzak 28: zaintza lanei buruzko azterketa teorikoa. Isabel Otxoa: EHUko irakaslea eta Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kidea (euskaraz).

Maiatzak 29: 'Zaindu zeure burua' tailerra. Zaintzaren ondorioak, genero ikuspegitik. Eukene  Pardo Carasa. ASADE elkartea, GUNEAko kidea eta Donostiako Udaleko berdintasunerako emakumeen kontseiluko kidea (gaztelaniaz).