Zilarra lortu du Iñigo Peñaren K4ak Munduko Kopan

Baleike 2015ko mai. 18a, 08:47

Munduko Kopako proba jokatu da asteburuan Portugalen, eta Iñigo Peñal zilarrezko domina irabazi du K4an, 1.000 metroko distantzian.

Australiako Smith, Clear, Stewart eta Wood laukoteak irabazi du urrezko domina, eta brontzezkoa Espainiako selekzioko beste K4arentzat izan da. Javier Hernanz, Rodrigo Germade, Oscar Carrera eta Iñigo Peñak osatutako laukoteak bide sendoa darama Brasilgo Olinpiar Jokoak helburu. Iaz Munduko Kopako proba bat irabazi zuten, aurten brontzea lortu dute Europako Txapelketan eta orain zilarra Portugalen. Abuztuan izango dute hitzordurik garrantzitsuena, Munduko Kopan banatuko baitira Olinpiar Jokoetarako txartelak.