Sastrakas taldea Piriniotara joango da asteburu honetan

Baleike 2015ko mai. 15a, 11:29
Argazkia: Xirula.

Sastrakas mendiko bizikleta taldeko kideak Piriniotara joango dira asteburu honetan. Larunbatean eta igandean irteera bana egingo dituzte.

Larunbateko irteerak bost ordu inguruko iraupena izango du eta Zubirin hasi eta amaituko da. Tartean Tiratun eta Aditik pasako dira. Igandekoak, berriz, 30 kilometroko luzera izango du. Sorogainen hasi eta amaituko da eta Lindux, Ibañeta gain, Erroldan Harria eta Orreaga igaroko dituzte. 900 metroko desnibel positiboa izango du eta hiru ordu eta erdian amaitzea aurreikusten dute.