'Fuerza mayor' pelikula emango da ostegunean zine forumean

Baleike 2015ko mai. 13a, 18:24

Ostarrenak 'Fuerza mayor' pelikula suediarra emango du ostegun honetan (22:00etan) zine forumean. Ruben Östlundek zuzendutako eta idatzitako pelikula da eta Kristofer Hivju, Fanni Metelius eta Brady Corbet ditu aktore lanetan.

Sinopsia: Familia bat eskiatzera joan da Alpeetara. Jatetxe batean bazkaltzen ari diren bitartean elur-jausi bat gertatzen da jendea ikaratu egiten da. Ebbak, amak, senar Tomasi deitzen dio bere semeak babesten laguntzeko, baina ordurako Tomasek alde egin du bere bizitza salbatzeko. Jausiak ez du kalterik sortzen, baina familiako unibertsoa aldatuko da.