Itxas-Gaineko jubenilek egurra eman dute Euskadiko maratoi txapelketan

Baleike 2015ko mai. 1a, 21:48

Bigarren urtez jarraian Zumaian jokatu da piraguismoko Euskadiko Maratoi txapelketa. Itxas-Gaineko jubenilek bere maila handia agerian utzi dute gaur: jubenilak izan arren, senior mailako estropadan atera dira eta bi ontziek ez diete aukerarik eman aurkariei.

Lehen arraunkadetetatik aurrean jarri dira Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña. Atzetik, distantzia urrira Xabier Osa eta Kepa Etxabe zihoazen eta, olatoan, Martin Egaña eta Unai Azkune. Taldean jo dira ibaian gora eta, Berruetabeñak azaldu duenez, ziaboga parean lehen erasoa jo dute. Hor geratu dira atzean aurkari batzuk. Moilaberri parean zegoen ziabogatik hurbil jo dute bigarrena eta lehen porteoaren ondoren bakarrik geratu dira jubenilen bi ontziak: Gereka eta Berruetabeña batetik eta Egaña eta Azkune bestetik. Aurkariak atzetik distantzia handira geratu dira. Bi ontziek talde lana egin dute eta elkarrekin joan dira azken porteora arte: une horretan Gerekak eta Berruetabeñak metro batzuetako distantzia hartu dute eta helmuga puntura bitartean tartea handitu dute. Hasiera batean jubenilen mailan ateratzekoak ziren Egaña eta Azkune (gogoratu jubenilek itzuli bat gutxiago egin behar zutela) bigarren sailkatu dira. Osa eta Etxabek ere lan aparta egin dute eta bosgarren sailkatu dira. Seniorrak bakarrik kontutan hartuta hirugarrenak izan dira.

Jubeniletan, Irati Osak garaipena erdietsi du emakumezkoen estropadan, atzetik aurrera egindako estropada batean.

Euskadiko txapelketaren ondoren, 15 egun barru Pontevedran jokatuko den Espainiako maratoi txapelketarako prestakuntzan murgilduko dira Itxas-Gaineko piragüistak.

Sailkapenak:

Gizonezkoak kadetea K1

1. Telmo Fernandez (Santiagotarrak): 54:07:22

2. Sergio Negrete (Palentino): 59:07:79

3. Unai Bermejo (Getxo Kayak): 61:09:26

4. Felix Uranga (Itxas-Gain): 61:34:96

Emakumezkoa kadetea K1

1. Nerea Hidalgo (Piragüismo Pamplona): 62:46:94

2. Sara Asenjo (Palentino): 62:58:09

3. Tania Prol Santiagotarrak: 63:03:88

4. Amaia Ortiz de Karate (Itxas Gain): 63:21:02

10. Helene Carmona (Itxas-Gain): 68:43:65

Gizonezkoak kadetea K2

1. Martin Otazu-Mikel Arregui (Piragüismo Pamplona): 54:18:74

2. Nestor Otaegui-Miguel Ferrer (Natación Pamplona): 56:57:77

3. Ander Garnika-Jon Urretabizkaia (Santiagotarrak): 57:06:13

Emakumezkoak kadetea K2

1. Ihintza Labeaga-Andrea Garcia (Barrika): 70:06:81

2. Leire Rodriguez-Maider Nuñez (Barrika): 81:16:90

Emakumezkoak kadetea C1

1. Ania Pérez (Santiagotarrak): 80:19:36

Gizonezkoak senior K1

1. Borka Estomba (Oviedo Kayak): 84:22:06

2. Xabier Ruiz de Arechavaleta (Donostia Kayak): 84:25:36

3. Alejandro del Val (Piragüismo Pamplona): 89:21:25

Emakumezkoak senior K1

1. Naiara Gomez (Getxo Kayaka): 76:55:42

Gizonezkoak 23 urtez azpikoak K1

1. Ion Carballo (Donostia Kayak): 85:07:53

2. Eneko Garcia (Donostia Kayak): 91:43:61

3. Mikel de Velasco (Getxo Kayaka): 94:27:40

Emakumezkoak 23 urtez azpikoak K1

1. Olatz Zabala (Santiagotarrak): 76:54:32

2. Haizea Orbegozo (Donostia Kayak): 79:51:49

3. Noemi Reviriego (Traslapuente): 90:55:99

Gizonezkoak jubenilak K1

1. Jon Moreno (Santiagotarrak): 71:06:79

2. Eneko Egiguren (Santiagotarrak): 71:27:25

3. Xabier de Velasco (Getxo Kayaka): 72:06:33

Emakumezkoak jubenilak K1

1. Irati Osa (Itxas-Gain): 79:52:29

2. Ainhoa Hidalgo (Piragüismo Pamplona): 80:14:95

3. Ane Sanles (Donostia Kayak): 85:14:81

Gizonezkoak senior C1

1. Iñigo Garcia (Santiagotarrak): 90:40:33

Gizonezkoak beteranoak K1

1.Jorge Van Horenbeke (Piragüismo Pamplona): 75:24:13

2. Kepa Telletxea (Getxo Kayaka): 77:18:73

3. Alberto Martinez (Natación Pamplona): 77:24:19

Emakumezkoak senior K2

1. Isabel Goikoetxea-Ane Iragi (Plentzia): 81:15:19

Gizonezkoak senior K2

1. Unai Gereka-Imanol Barruetabeña (Itxas-Gain): 81:59:89

2. Martin Egaña-Unai Azkune (Itxas-Gain): 82:22:02

3. David Machado-Marco A. Santos (Palentino): 83:52:72

5. Xabier Osa-Kepa Etxabe (Itxas-Gain): 87:40:97 

Emakumezkoak jubenilak K2

1. Maddi Ederra-Lorea Ilundain (Piragüismo Pamplona): 77:14:91

2. Maria Arreche-Erika Pajares (Natación Pamplona): 82:49:66

3. Naroa Salgado-Maider Hernandez (Barrika): 85:23:54

Gizonezkoak jubenilak K2

1. Iñigo Lopez-Daniel Echavarri (Piragüismo Pamplona): 70:15:44

Taldeka

1. Santiagotarrak: 303 p.

2. Donostia Kayak: 257 p.

3. Barrika: 197 p.

4. Itxas-Gain: 167 p.