Pulpo Espainiako Txapelketan

Argazkia: 1980an neskek Espainiako Txapelketa irabazi zuten kadete mailan

Baleike 2015ko api. 27a, 09:45

Pulpok badu bere garaipenen artean Espainiako Txapelketa bat. 1980an lortu zuen kadete mailako neska taldeak, Zaragozan. 1982an ere Espainiako Txapelketako fasea jokatu zuten, Sabadellen, jubenil mailakoa. 

Zaragozako txapeldunen argazkia da goikoa. Goitik hasita, ezkerretik eskuinera, Mitxel Manterola entrenatzailea, Marijo Aizpurua, Pauli Elosua, Maite Agirrezabalaga, Arri Unanue, Karmelo Alberdi; behean, Marilu Esnal, Ana Yeregi, Eli Irureta, Marije Elzo, Kontxi Aizpurua, Ixiar Ibarra, Marian Egaña eta Ana Egaña. 1980an Ana Delia Mendizabal ere taldeko kide zen, baina argazkian falta da.

 

Beste argazki honetan ikus daiteke 1982ko taldea. Goitik hasita, Maite Agirrezabalaga, Ana Yeregi, Arri Unanue, Marije Yeregi, Mitxel Manterola, Ana Egaña; behean, Marian Egaña, Micky Gutierrez, Marije Elzo, Marijo Aizpurua eta Kontxi Aizpurua.