Auto klasikoak arratsaldean arranpla parean

Gaztela eta Leondik etorritako auto klasikoen erakustaldi txiki bat izan dugu gaur Zumaian.

Kabrioletak, Mercedes zaharrak, Citroenak, tiburoi famatua... Dozena bat auto klasiko ikusteko aukera izan da arratsaldean. "Valladolidetik gatoz eta han jaieguna zenez, hona etortzea erabaki dugu", zioen Mercedes kabriolet gorriaren jabeak. Getariara bidean Zumaian geldiunea egitea erabaki dute. "Aizue, flyscha ikusteko autoz joateko aukera ba al dago?"