Ikastaroan eduki hauek landuko dira:
-
Egungo egoera eta eskualdeko enpresa sarea (datuak herriz herri).
-
Enplegurako zerbitzuak: Lanbide, Urola Kostako Udal Elkartea, Sepe, Udaletxeak, enplegurako ikastetxeak, EPA, KZGuneak, hizkuntza eskaintza, enpresa zerrenda, Gizarte Segurantza, bekak, praktikak…
-
2015erako aurreikuspenak (profilak, gaitasunak…).
Ikastaroa ostiral honetan, goizeko 9:30etik 12:30era bitartean emango da Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).
Izenak Lanbideren webgunean edo 943890808 telefonora deituta emango dira. ikastaroa euskaraz eskainiko da