Santelmoak 2015

Santi Telleria eta 'Estai' irabazle zaldi lasterketan

Baleike 2015ko api. 20a, 14:52

Beste urtebetez jendetza bildu zen Itzurunen santelmoetako zaldi lasterketak ikusteko. 

Santi Telleria eta 'Estai'-k irabazi zuten lasterketa nagusia. Guztira 18 zaldunek hartu zuten parte, tartean Eneko Urbieta, Alex Aramendi eta Ibon Etxabe zumaiarrak. Zaldi gurutzatuen lasterketa irabazi zuen Urbietak. Zaldi lasterketez gain, Sastarraingo pottokek ere egin zuten erakustaldia. 

Sailkapenak:

Final nagusia

1.Santi Telleria (Estai)
2. Guillermo Sanchez (Messi)
3. Gaizka Villanueva (Pitxumina)

Zaldi gurutzatuak

1. Eneko Urbieta (Krono)
2. Alex Aramendi (Neron)
3. Iratxe Urriolabeitia (Tunis)