Peru Nolaskoainek Athleticen jubeniletan jokatuko du

Baleike 2015ko api. 7a, 17:28
Peru Nolaskoain Antiguokon dabil denboraldi honetan. Argazkia: antiguoko.org

Antiguoko taldeko zelai erdiko jokalariak klub zuri-gorriarekin fitxatu duela eman da jakitera Athleticen berri ematen duen Orgullo Zurigorri twiterreko kontuan.

1998an jaiotako jokalari honek Zumaiakon hasi zuen bere ibilbidea eta azken denboraldietan Donostiako Antiguoko taldean jokatu du. Berri horren arabera, Ohorezko mailako jubenilekin arituko da datorren denboraldian.

Peruk Errealarekin entrenatu izan du azken denboraldi honetan eta Interneteko zenbait orritan irakurri daitekeenez, bai Erreala, baita Villareal ere bere atzetik zebiltzan. Nolaskoainek jubenil mailako Euskadiko Selekzioarekin ere jokatu du.