Udal hauteskundeak 2015

Zumaiako EAJ-PNVk 2015eko udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaitza aurkeztuko du asteazkenean

Zumaiako EAJ-PNVk 2015eko udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaitzaren aurkezpena egingo du bihar, asteazkena, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. 

Parte hartuko dute Jexux Olaizola, Zumaiako EAJ-PNVren presidenteak, eta Oier Korta, alkatetzarako hautagaiak.